nota       Castellano · Euskera · English

“Emocionante y poética”
Mikel Insausti, Gara

“Una grandiosa lección de humanidad”
A. Merikaetxebarria, El Correo

“Exaltación del cine, la comunicación y la vida”
Begoña del Teso, Diario Vasco

“Muy muy emocionante”
Juan G. Andrés, Noticias de Gipuzkoa

“Asombra desde el primer minuto hasta el final”
Precriticas.com

El Método Arrieta

Ahotsak eta eskuak erabili ezin izango bazenitu, nola moldatuko zinateke komunikatzeko?

derechos-humanos

Non ikusi dezaket?

Arrieta ahizpen istoriak txunditu egin gintuen haiek ezagutu genituen bezain pronto (2009ko udan, hain zuzen). Eta begi bistakoa zen euren bizitza grina jakin batean sostengatzen zela: komunikaziorako grina. Seguraski, haien gorputzak ezarritako hainbat mugak gainditzeko ezinbestekoa zena. Borroka horren ondorioz, komunikazio sistema propio bat asmatu zuten, euren ezaugarrietara moldatutakoa, ‘El Método Arrieta’ hain juxtu ere. Baina ez zen edonolako lengoaia: begien bitartez hitz egiten zen.

Ahizpak gertutik ezagutzeko parada izan genuen ondoren. Beren egunerokotasuna ezagutu. Eta lehen ezustea komunikazio sistema hau euren familia eta ingurukoek erabiltzen ez zutelaz ohartu ginenean etorri zen. Bazirudien ez zutela kontuan hartzen ere. Dena den, errealitate honek ahizpen arteko erlazioa estuagoa, pribatuagoa bihurtzen zuen gure begietara. Beraz, komunikazio sistema baten sortzaile izateaz gain, lengoaia horren bi erabiltzaile bakarrak ziren… mundu osoan.

Komunikazioak errealitatea jakin bat eraldatzeko duen gaitasuna; hori da ‘El Método Arrieta’ dokumentalaren ardatza. “Soilik” errealitate hori bi pertsonenk osatzen badute ere.

Grabando Grabando 2
trailer

Non ikusi dezaket?

  • CINES PRINCIPE - Donostia

Pertsona guztiak lengoaia jakin baten jabe direla etortzen badira mundura, gure kasuan ez zen halakorik gertatu. Komunikatzeko potentziala bagenuen, baina gure gorputzak ez zigun ez adierazteko, ez gure arten ulertzeko, ez eta gure komunikazio posibilitatetan sakontzeko aukerarik ematen. Hau bai panorama! Baina hori bai, buru-gogorrak izateko ahalmena bagenuen, eta hortaz, gure bizitzako super-helburua zein izango zen garbi jakin genuen: komunikatzeko bide bat topatzea. ‘Gure’ bide propia, bederen.

Ibilbidea ez zen erraza izan. Froga asko egin bai, baina gehienetam huts egin ere bai. Hala ere, saiakera hauek gure oinarri bilakatu ziren, gure ikasketa pertsonalaren funtsezko ezaugarri. Askotan itxaropena galtzeko zorian izan baginen ere, gauza batek salbatu gintuen: batak bestea zuela alboan beti. Horrek ematen zigun indarra, hortik zetorren gure oreka. Eta azkenean, gertatu zen. 20 urte inguru genituenean, Arrieta Metodoa bururatu zitzaigun.

Sistema hau komunikazio alternatiboaren mundura egiten dugun ekarpen xume bat baino ez da. Gure esperientzia pertsonalaren ondorio naturala. Gaur ahalik eta jende gehienarekin partekatzea gustatuko litzaiguke, zuei guztioi eskeintzea. Azken finean guretzat lagungarria izan bada, zergatik ez beste jende askorentzat? Hedatu ezazu gure metodoa nahi bezain beste!

Deskargatzea:
Arrieta metodoa. Gidaliburua.

_foto _foto _foto _foto

Moriarti eitb euskaltel gobierno_vasco kutxa foru ganora atera barton